XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, bai, bero asko. - Noski baietz.

- Eta... ez al zitzaizun dutxa on bat hartzeko gogorik sortu? Dutxatzeko gogorik, e...?.

Tom, sospetxan jarri zen.

Eta izeba Pollyri aurpegira begiratu zion.

Ez zuen ezer nabaritu: - Ez, andrea, ez, bueno asko ez.

Andre zaharrak, eskua luzatu zuen eta Tomen alkandora ukitu: - Orain, ordea, ez duzu bero askorik.

Pozik zegoen, ze bere diplomazia (farregarria) hari esker, alkondara lehor lehorra nabaritu baitzuen.

Horixe nahi zuen.

Tomek ere igarri zion tranpari.

Eta hurrengo jokoari aurrea hartu ere bai.

- Gure arteko zenbait iturripean ibili gara eta burua busti dugu.

- Nerea oraindik ere halaxe dago.

- Ez duzu ikusten, ala? - Izeba Polly lotsatu ere egin zen.

Halako gauza garrantzitsu batez ez baitzen ohartu.

Eta berriro jarraitu zuen: (...).